XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Grafikoan nabaria denez, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Donibaneko bi guneetan, berriz, helduek duten euskararen erabilera oso azpimarragarria da. Donibanen nagusiek euskara erabiltzen jarraitzen dute eta haurrek ere euskara erabiltzen dute. Tartean etorkinen jenerazioak daude eta hauek ez dute euskara hainbeste erabiltzen.

San Pedron, aldiz, nahiz eta nagusiek euskara erabiltzen zuten orain nagusien arteko erabilera hori Donibanen ez bezala, jaitsi egin da. Honen azalpena etorkinekin harreman handiagoa dutela izan daiteke; baina haurrek izugarri erabiltzen dute euskara San Pedron eta berreskurapen prozesu batean dagoela esan daiteke.

Antxo eta Trintxerpe gune erdaldunenak izanik, haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen duten giza sektoreak eta hori euskararen geroarentzat oso garrantzitsua izan daiteke.

3.3. Euskararen Erabilera Adin-Tarte Ezberdinetan (1994) - Donib. Zahar - Donib. Meipi - P. Antxo - S. Pedro Zahar. - S. Pedro Poblad. - Trintxerpe - Haurrak - Gazteak - Helduak - Nagusiak - Guztira